Nondik dator? Noiz sortu zen? Nork egin zuen?
Gaur egun hiru galdera horiek
erantzun ahal dira edozein gauza ukitzen. Barkatu, zeinahi gauza ez. Badago
zerbait inork ez dakiela nondik dator, ez noiz sortu zen, ezta nork izan zela
egin zuena ere. Horregatik badago munduko leku guztietako pertsonek urte asko daramatela
saiatzen galdera horiek erantzunak edukitzea. Saiatzen, oraindik lortu ez
baitute. Gauza hori hizkuntza bat da, baina ez edozein hizkuntza, gurea.
Euskal Herrian zehar, herri asko aurki ditzakegu. Herri bakoitza
paregabea da. Bere historia, bere ohiturak, bere "hizkuntza"...
1863an, Louis Lucien Bonaparte-k zortzi euskalki bereizi zituen:
bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera, lapurtera, mendebaldeko
behe-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera eta zuberera.
1918an Euskaltzaindia agertu zen hizkuntza babestu, ikertu eta
zabaltzeko asmoz. Eta 1968an euskara
batua sortu zen Euskal hizkuntza batzeko.
Euskal Herrian zehin mundu osoan
(diasporagatik hamar milioi inguru dira Euskal jatorria duten pertsonak haien
kultura eta hizkuntza biziarazten dutenak), ia 700.000 pertsonak Euskara hitz
egiten dute. UNESCO-ren arabera, hizkuntza hau, gure hizkuntza, galzorian dago.
Hala eta guztiz ere, euskararen sustapena
aurrera doa. Gaur ikus ditzakeguz tecnología berrietan (Internet, sare
sozialak…), eta aurkitu ahal ditugun euskararen alde dauden festak (araba
euskaraz, kilometroak, ibilaldia, korrika…).
Euskaldunek kultura berezi bat
eraiki dute haien hizkuntzaren inguruan, eragin ezberdinak bustita. Kultura hau
parte hartzailea eta herrikoia da. Animazio kulturala ez da ekitaldi
folklorikoei mugatzen.
Gizarte guztietan, ahozko
hizkuntzarekin batera, badago beste lenguaza bat komunikatzeko, sentitzeko,
adierazteko, konpartitzeko, bizitzeko azken batean, erabiltzen duguna: Dantza.
Euskal dantzak, euskal kultura
eta folklorearen osagai garrantzitsuenak dira.
Herri, eskualde edo lurralde
batetik bestera dantzak aldatzen dira, baita esanahia eta dantzatzeko modua
ere. Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian,
baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Dantza tipologiei dagokienez,
hiru eratakoak daudela esan genezake: Erromeria edo plazetako dantzak, ezpata
dantzak eta festa amaierako dantzak.
Baliteke XIV. mendetik,
inprobisaketa mota bat egiten da Euskal Herrian. Belaunaldiz belaunaldi heldu
zaizkigun Euskal kantu zaharrenak garai hartakoak dira.
XVII. mende bukaerako, XIX
mendeko eta XX. hasierako bertsolari gehienak, xumeak eta analfabetoak ziren.
Hala ere, haien bertsoetarik batzuk, gogoan gelditu dira. Jende jakintsuen
ekimenez, idazten bazekiten pertsona batzuek maitasuna, natura, familia edo
herria aipatzen zuten bertso batzuk kopiatzen zituzten.
Mendez
mende, laborantza munduko poetak praktikatuta, bertsolaritza Euskal Herriko
hiriguneetako euskaldun gazteek gehien maite duten adierazpidea bihurtu da.
Beste herrialde batzuetan rap musika bezala.
Bertsolariek inprobisatzen dute
proposatzen zaien gaia landuz, soinuari segituz eta errimak errespetatzen.
1545. urtea oso garrantzitsua
da, osoki euskaraz idatzitako lehen
liburua argitaratu baitzen. Hasieran ia bakarrik apaizek
ziren euskaraz idazten zutenek, baina gaur mila
baino liburu gehiago plazaratzen dira urtero
Euskal Herrian.
Musikari dagokionez Euskal
Herria izan da eta izaten da oso konpositore onen sehaska, adibidez Gorriti,
Sarasate, Guridi, Ravel…
Kanta bere leku pribilegiatuta
dauka Euskal
Herriko musika unibertsoan bere lekukoa izatean. Paisaia eta bizitzari
kantatzen hasi zen, eta diktaduraren aurka suntsidurako arma bezala erabiltzen
amaitu zen 70. hamarkadan. Tentsio politika
bukatu zenean, lehenengo rock taldeak agertu ziren protesta kantarekin
jarraitzen estatu, polizia, monarkia, armada, eta elizaren kontra, etab.
Gaur egun Euskal kantu eta
musika estilo guztietakoak dira.
1965ean sortu zenetik Durangoko
Euskal liburu eta disko azoka, Geredia elkarte antolatzaileak Euskal Herriko
liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera du helburua Durangoko
azokan. Urtero, euskalgintzan diharduten eta euskalzale guztien topagunea
bihurtu da.
Historian zehar, pertsona
bakoitzak bere harri-koskorra ekarri du gaur daukagun guztia lortu arte. Hau
guztia da gure lehenaldia, gure orainaldia, gure etorkizuna, gure gauzak, gu...
Eta gu gara irakurritako guztia (eta gehiago) galtzea eragotzi behar dugunak.






0 comentarios:
Publicar un comentario