martes, 19 de febrero de 2013

HABE azterketak


1. maila



2. maila



3. maila



4. maila



miércoles, 30 de enero de 2013

Euskara ikasi nahi duzu??


Aukeratu hurrengo loturaren bat eta gozatu euskarazko kurtso doan batzuekin:

http://www.aprendereuskera.com/Curso%20de%20Euskera%202009.pdf

http://www.hiru.com/e-ikasi/idiomas/ikasten

http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/egitekoak

Eta hemen euskararen baliabideak aurki ditzakezu:

-Wikipedia euskaraz

-Hiztegiak online

-Ikasbil

-Txisteak, esaera zaharrak, aisia... euzkaraz!


lunes, 28 de enero de 2013

Graffiti gintza, artea da?


Graffitiak gehienetan horman egiten den arte bat da.
Egiten duenek zergati handi bat daukate. Haien sentimenduengatik egiten duten arte da, hau da, haiek sentitzen dutena, graffiti batean gorpuztu nahi dute.

Egoera berdina jartzen badugu, orain dela asko neandertalek ez zuten paretan ere margozten? Eta hori zerbait historikoa da, ezta??
Pertsona batzuen ustez delitu bat izango lirateke. Oraingo “marrazkiak” ez badituzte onartzen, zergatik onartzen dituzte antzinakoak??
Nire ustez, bi egoera berdinak dira. Desberdintasun bacará urteak dira.

Baina graffitien mundu barruan, egia esan, Sinadura guztiak edo jartzen diren hitz guztiak ez dira arte bezala onartu behar.
Jende askok ez dakigu ia ezer graffitiei buruz, baina kaletik goazenean eta graffiti “kutre” bat ikusten dugunean, kontura gaitezke arte honetan mailak daudela.

Edgar Müller alemaniarra, mundu osoan ezaguna da. Haren graffitiak oso ezberdinak dira orain arte ikusi ditugunekin konparatuz. Eta graffitiak gustatzen ez zitzaienek, hobeto esanda batzuei bakarrik, iritziz aldatu dute. Beste batzuek alemaniar honen artea graffitiaren mundutik kanpo zegoela diote.

                                                                          






Baina esanak esan, azkenean, arte hau graffiti munduan sartuta dago, eta hau da arrazoi bat esateko graffitia arte marginatu bat dela.
Hau arrazoi bakarra da, eta egia esanez, mila arrazoi daude artetzat artzeko.


jueves, 24 de enero de 2013

Galzoriko benetako musika





Reggaeton, house, bumping… Inguruko edozein diskotekatan mota honen “barra librea” dago. Seguru zeinahi gazteari galdetuko balitz, Juan Magan edo Pitbill-en diskografia osoa esateko gai izango litzatekeela. Barkatu, gezurra da, bakarrik telebistan edo irratian agertzen direnak. Baina, non sartu dira Génesis, Heroes del Silencio edo Dire Straits-en abestiak?

 Egia esan, entzun ditzakegu garai hartako abestiak, eta zaharragoak ere. Adibidez We no speak americano (jatorrizko izena Tu vuò fà l´americano) duela 50 bat urteko abesti bat da. Pixka bat aldatuta, hori bai, orain daramarekin moldatzeko. Duela gutxi arte ez zen entzunkaitza leku guztietan baitzegoen bakarrik “modan” ipini zelako, eta jadanik ez da entzun berriro ere.

 Hala ere, iraganeko musikari edo abestiei buruz hitz egiteko ez da beharrezkoa 50 urte atzera joatea. Bakarrik Julio Iglesias edo Monica Naranjogan pentsatzean, aspaldikoak direla dirudi. Oraingoak izan arren, noiztik ez da haien abesti bat entzuten? Haien betiko jarraitzaileei esker, musika munduan jarraitzen dute. Gaur egungo belaunaldiko gazteen asko haien karrera egongo balitz, orain ez lirateke existitzeko. Ziur aski ia ia gazterik dauka bere iphone edo ipod-en halako musikarien abesti bat, eta diru asko publizitatean gastatzen duten abestiz beteta dago.

 Dena dela, badago hori ez dela horrela pentsatzen duen jendea. Uste dute eskarmentu handia dutenek ez diete musikari berriei goratzen uzten, ostera, oker daude. Musika bera de uzten ez diena. Diskografika inposatzen duten generoa. Zerbait modan dagoenez, diru gehiago irabaziko dutela jakiteagatik. Hain onak izanda ere, diskografia baten kontratu barik ia ezinezkoa da bere burua agertzea.

 Ondorio gisa esan dezakegu nahiz eta oso ona izan modan ez badago egiten dena, ez da oso urrun helduko eta ezaguna bada, izaten usten da. Ikus daitekeenez gaur egun diskoteka guztietan. Bakarrik gustatzen dena zarata eta Reggaeton da, benetako musika egiten duten oso talde onak ilunpean daudenean.


martes, 22 de enero de 2013

Euskal Herriko pixkatxo bat


Nondik dator? Noiz sortu zen? Nork egin zuen?
Gaur egun hiru galdera horiek erantzun ahal dira edozein gauza ukitzen. Barkatu, zeinahi gauza ez. Badago zerbait inork ez dakiela nondik dator, ez noiz sortu zen, ezta nork izan zela egin zuena ere. Horregatik badago munduko leku guztietako pertsonek urte asko daramatela saiatzen galdera horiek erantzunak edukitzea. Saiatzen, oraindik lortu ez baitute. Gauza hori hizkuntza bat da, baina ez edozein hizkuntza, gurea.

Euskal Herrian zehar, herri asko aurki ditzakegu. Herri bakoitza paregabea da. Bere historia, bere ohiturak, bere "hizkuntza"... 
1863an, Louis Lucien Bonaparte-k zortzi euskalki bereizi zituen: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera, lapurtera, mendebaldeko behe-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera eta zuberera.
1918an Euskaltzaindia agertu zen hizkuntza babestu, ikertu eta zabaltzeko asmoz.  Eta 1968an euskara batua sortu zen Euskal hizkuntza batzeko.


Euskal Herrian zehin mundu osoan (diasporagatik hamar milioi inguru dira Euskal jatorria duten pertsonak haien kultura eta hizkuntza biziarazten dutenak), ia 700.000 pertsonak Euskara hitz egiten dute. UNESCO-ren arabera, hizkuntza hau, gure hizkuntza, galzorian dago. Hala eta guztiz ere, euskararen sustapena  aurrera doa. Gaur ikus ditzakeguz tecnología berrietan (Internet, sare sozialak…), eta aurkitu ahal ditugun euskararen alde dauden festak (araba euskaraz, kilometroak, ibilaldia, korrika…).


Euskaldunek kultura berezi bat eraiki dute haien hizkuntzaren inguruan, eragin ezberdinak bustita. Kultura hau parte hartzailea eta herrikoia da. Animazio kulturala ez da ekitaldi folklorikoei mugatzen.

Gizarte guztietan, ahozko hizkuntzarekin batera, badago beste lenguaza bat komunikatzeko, sentitzeko, adierazteko, konpartitzeko, bizitzeko azken batean, erabiltzen duguna: Dantza.
Euskal dantzak, euskal kultura eta folklorearen osagai garrantzitsuenak dira.
Herri, eskualde edo lurralde batetik bestera dantzak aldatzen dira, baita esanahia eta dantzatzeko modua ere. Dantza batzuk oso zaharrak dira, ia betidanik egin dira Euskal Herrian, baina badaude antzinako dantzen bertsio eraberrituak ere.
Dantza tipologiei dagokienez, hiru eratakoak daudela esan genezake: Erromeria edo plazetako dantzak, ezpata dantzak eta festa amaierako dantzak.


Euskal Kulturaren adar nagusietariko bat, bertsolaritza da.
Baliteke XIV. mendetik, inprobisaketa mota bat egiten da Euskal Herrian. Belaunaldiz belaunaldi heldu zaizkigun Euskal kantu zaharrenak garai hartakoak dira.
XVII. mende bukaerako, XIX mendeko eta XX. hasierako bertsolari gehienak, xumeak eta analfabetoak ziren. Hala ere, haien bertsoetarik batzuk, gogoan gelditu dira. Jende jakintsuen ekimenez, idazten bazekiten pertsona batzuek maitasuna, natura, familia edo herria aipatzen zuten bertso batzuk kopiatzen zituzten.
Mendez mende, laborantza munduko poetak praktikatuta, bertsolaritza Euskal Herriko hiriguneetako euskaldun gazteek gehien maite duten adierazpidea bihurtu da. Beste herrialde batzuetan rap musika bezala.
Bertsolariek inprobisatzen dute proposatzen zaien gaia landuz, soinuari segituz eta errimak errespetatzen.

Euskal idatzitako literatura oso berandu ikusi zuen argia Europar hizkuntza nagusiekin konparatzen.
1545. urtea oso garrantzitsua da, osoki euskaraz idatzitako lehen liburua argitaratu baitzen. Hasieran ia bakarrik apaizek ziren euskaraz idazten zutenek, baina gaur mila baino liburu gehiago plazaratzen dira urtero Euskal Herrian.

Musikari dagokionez Euskal Herria izan da eta izaten da oso konpositore onen sehaska, adibidez Gorriti, Sarasate, Guridi, Ravel…
Kanta bere leku pribilegiatuta dauka Euskal
Herriko musika unibertsoan bere lekukoa izatean. Paisaia eta bizitzari kantatzen hasi zen, eta diktaduraren aurka suntsidurako arma bezala erabiltzen amaitu zen 70. hamarkadan. Tentsio politika bukatu zenean, lehenengo rock taldeak agertu ziren protesta kantarekin jarraitzen estatu, polizia, monarkia, armada, eta elizaren kontra, etab.
Gaur egun Euskal kantu eta musika estilo guztietakoak dira.

1965ean sortu zenetik Durangoko Euskal liburu eta disko azoka, Geredia elkarte antolatzaileak Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera du helburua Durangoko azokan. Urtero, euskalgintzan diharduten eta euskalzale guztien topagunea bihurtu da.


Historian zehar, pertsona bakoitzak bere harri-koskorra ekarri du gaur daukagun guztia lortu arte. Hau guztia da gure lehenaldia, gure orainaldia, gure etorkizuna, gure gauzak, gu... Eta gu gara irakurritako guztia (eta gehiago) galtzea eragotzi behar dugunak.